Minusbaliotasunari buruz hitz egiten dugunean, edozein pertsona dituen oinarrizko mugak dira. Horren inguruan, mota ezberdinak aurkitu ahal dira aipatutako mugen arabera; hala nola, fisikoa, psikikoa, mentala, intelektuala eta sentsoriala. Modu orokor batean aztertuz gero, garrantzitsua da ere horren inguruan dauden zehaztasunak aipatzea.
Blog honetan, ume bereziak behar duten arreta izango dute, beraien ahalmen bereziak aipatuz eta goraipatuz.
Anima zaitez honi buruzko informazioa jasotzera, haien eskubideak guztion artean defendatuz!
Anima zaitez honi buruzko informazioa jasotzera, haien eskubideak guztion artean defendatuz!
2012/10/22
2012/10/15
Premia hezigarri bereziak
Gaur egungo gizartean zoritxarrez desberdintasunak etengabeak dira, eta horren ondorioz ematen da pertsona batzuen ezinegona eta tristura. Norbanakoak egin dezakeen minimoa eginez gero, aurrerapena eta ume hauen integrazioa izugarrizkoa izango litzateke. Honen adibide argia daukagu hurrengo filmean, non mutil baten zailtasunak nabaritzen diren eta horren alde egiten duen gizon baten laguntza nabaritzen den. Horri esker, mutilaren bizitza guztiz aldatzen da, beraz, gonbidatzen zaituztet honen inguruko sakontze egitera. Filmaren gaia ulertu ahal izateko, TrailersVOS-ek Youtubera igotako dokumentua ikustea komenigarria izango litzateke.
Filmarekin erlazionatutako aurkezpen hau kontuan hartu behar izango da, zeinak minusbaliotasunaren inguruko definizio egokiak ematen dituen eta filmaren inguruan azpimarratu beharreko elementurik garrantzitsuenak aipatzen dituen. Beraz, aurkezpen honetan sartuz gero, espero dut, ezintasunari buruzko kontzeptua aldatzea eta integrazioaren alde egitea.Honako dokumentua, Slideshare orritik hartutakoa da, postitutoconser08 erabiltzailearen bitartez aurkitzeko aukera egonez.
2012/10/08
Hezkuntza eskolan eta familian
Hezkuntza, pertsona baten bizitza osoan zehar irauten duen prozesu irekia da. Hezkuntza, pertsona guztientzako irekita dago, pertsona hauen ahalmenak, beharrak eta zailtasunak alde batera utziz.
Ume bakoitza beste umeetatik ezberdintzen duen mundu ezberdina da, honek dituen gaitasunak zein balore pertsonalak garrantzi handikoak izanez. Hezkuntza prozesu honetan, kontuan hartu behar dira ume bakoitzak dituen eragin multzoak eta bere inguruneak osatzen dituzten egoerak ahalik eta prozesua eraginkorren izan dezan.
2012/10/01
Capacidades diferentes y pluralismo democrático
Aurkezten dudan hurrengo liburuan blog honetan zabaldu nahi diren ikuspuntuak nabarmendu egiten dira. Lehenik eta behin, giza eskubideen aurkezpena egiten du, horiek ahalik eta modu egokien betetzeko. Ildo beretik jarraituz, guztioi zuzendutako hezkuntzari buruz hitz egiten du, mespretxuaren aurka joanez. Beraz, berdintasunaren aldeko printzipioak zabaltzen ditu umeen eskubideak adieraziz.
Interesgarria izango litzateke honen inguruko printzipioak irakurtzea ume hauen eskubideak defendatzeko eta mantentzeko, gure esku baitago berdintasunaren alde joatea. Integrazioa bilatzen dugulakoan egonez, horren alde egin beharko genuen.
Aipatutako guztia, honako liburu honetan aurki dezakezue, Issuu orrialdetik eskuratua izan dena upnver erabiltzaileari esker.
Interesgarria izango litzateke honen inguruko printzipioak irakurtzea ume hauen eskubideak defendatzeko eta mantentzeko, gure esku baitago berdintasunaren alde joatea. Integrazioa bilatzen dugulakoan egonez, horren alde egin beharko genuen.
Aipatutako guztia, honako liburu honetan aurki dezakezue, Issuu orrialdetik eskuratua izan dena upnver erabiltzaileari esker.
Suscribirse a:
Comentarios (Atom)
