Blog de Orientacion Educativa esaten duenaren areabera, minusbaliotasun intelektualaren kontzeptua, atzerapen intelektualaren
ideiarekin bat egiten du. Gaixotasun hau, funtzio intelektualean zailtasun
nabariak izatea zein abilidade sozial, kontzeptual eta praktikoan arazoak
izatean datza. Normalean, minusbaliotasun hau 18 urte izan baino lehen agertzen
da.
Garapen intelektuala ezaugarritzen da hurrengo dimentsioetan:
-
Ahalmen
intelektualak
-
Adaptazio
jarrera (kontzeptuala, soziala eta praktika)
-
Parte
hartzea eta rol sozialak
-
Osasuna
-
Testuingurua
Beste alde batean CREENA-psikiko taldea hurrengo klasifikazio egiten du
gaixotasunaren maila ezberdinak aztertzeko:
Atzerapen mentala/ minusbaliotasun
intelektual arina:
Ikasle hauek adimen kontzientearen batez bestekoa
baino pixka bat baxuagoa dute. Honako ikasleek, normalean, defizit sentsorialak
eta sozialak adierazten dituzte, printzipioz ez dituzte inolako ezaugarri
fisikorik beste pertsonetatik ezberdintzen dituztenik.
Atzerapen mentala/minusbaliotasun ertaina
edo moderatua:
Ikasle hauek adimen kontzientearen batez bestekoa
aurrekoa baino pixka bat baxuagoa dute, hau zuzenean ikasleen garapen prozesuan
eragina izanez. Normalean, ikasle hauek, komunikazio gaitasunak garatzen
ikasten dute hezkuntza prozesuan. Izan ere, testuinguru ezagunetatik mugitzeko
eta aritzeko gaitasuna garatzen dute.
Atzerapen mentala/minusbaliotasun larria:
Kasu honetan, ikasleen adimen kontzientea batez
bestekotik baino baxuagoa ikusten da, gainera, desberdintasuna modu argi batean
nabaritu egiten da. Horren ondorioz, lengoaiaren barneraketa oso eskasa izaten
da, hortaz, beste eredu komunikatiboak erabiltzen dituzte. Adaptazio gaitasunak
oso baldintzatuta ikusten dira, baina zainketa pertsonalaren oinarrizko
gaitasunak eskuratzeko aukera izan dezakete.
Atzerapen mentala minusbaliotasun sakona/
pluriminusbaliotasuna:
Ikasle hauen adimen intelektuala batez bestekoa
baino askoz baxuagoa izaten da. Minusbaliotasun maila honetan, hainbat eredu
ezberdinak aurkitzen dira, horren ondorioz, gehien zaintzen den eredua osasun
fisikoa da. Autonomiarako gaitasuna, existitzekotan, oso murriztuta ikusten da.
Honako lotura
hauek interesgarriak iruditu daitezke egoera ezberdinen aurrean beharrezko
erantzuna lortzeko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario