Blog honetan, ume bereziak behar duten arreta izango dute, beraien ahalmen bereziak aipatuz eta goraipatuz.
Anima zaitez honi buruzko informazioa jasotzera, haien eskubideak guztion artean defendatuz!

2012/11/19

Antoni Castelló: ADIMENA

Psikologo hau, "Objetos Perdidos" hitzaldi horretako partaidea izan zen, bertan, adimen anitzen teoria defendatu zuen. Aurkezten dudan bideoa, zeina RTVEren eskutik lortu dudan, hitzaldiarena ez izan arren, bertan adierazi zituen ideiak behar den moduan zabaltzen dira. Beraz, gonbidatzen zaituztet ikustera, hainbat datu interesgarriak aipatzen baititu.
Adimena kalean ezagutzen dugun kontzeptua baino askoz konplexuagoa da, eta horren inguruan hausnartzea beharrezkoa da, adimenaren nondik norakoak aztertu ahal izateko eta jendeari aldez aurretiko kritikarik ez ezartzeko.

No hay comentarios: