Minusbaliotasunari buruz hitz egiten dugunean, edozein pertsona dituen oinarrizko mugak dira. Horren inguruan, mota ezberdinak aurkitu ahal dira aipatutako mugen arabera; hala nola, fisikoa, psikikoa, mentala, intelektuala eta sentsoriala. Modu orokor batean aztertuz gero, garrantzitsua da ere horren inguruan dauden zehaztasunak aipatzea.
Lehenik eta behin, minusbaliotasun fisikaren inguruan aritzea garrantzitsua da, honi buruz esan beharra dago, funtzio motorren gutxiagotzea edota gabezian oinarritzen dela. Horrek, arazo ezberdinak ekartzen ditu mugimenduaren aldetik, hau da, mugimendu hauen txikiagotzea lortzen da. Minusbaliotasun honen kausak ezberdinak izan ahal dira, esaterako, arazo genetikoen ondorioz, jaiotzerako momentuan zailtasunen bat egotearen ondorioz edota bizitzan zehar izandako istripu baten ondorioz.
Bigarrenez, arazo psikikoei buruz erreferentzia eginez, normalean, gizartean edo testuinguru batean moldatzeko agertzen diren mugak dira. Hauen inguruan, kasu ezberdin ugari ager daitezke, zeinak batzuk beste batzuk baino nabariagoak diren. Horien artean aurki dezakegu sintoma ezberdinak, hala nola, autismoa, gogoaren beheraldia... zeinak eredu genetikoekin bat datozen.
Ildo beretik jarraituz, minusbaliotasun mentala kontuan hartu behar da, aldi berean intelektuala aipatzen dugun bitartean. Desberdinak izan arren, biek daukaten mugak oso antzekoak dira, beraz, zehaztasun handietan sartu gabe horren inguruko azalpena ematea beharrezkoa izango da. Minusbaliotasun hauei buruz hausnartzen dugunean, funtzio intelektualaren zailtasun nabariak dira. Hauek, eredu genetikoen arabera izan ahal dira, ez bakarrik hori, mutazio ezberdinen ondorioz ere gerta daitezke, aldi berean gaixotasunak eta istripuak ere aipatu behar dira.
Azkenik, murriztapen sentsorialaren kasuan, bi kasu ezberdinak aipatu behar dira, ikusizkoa eta entzutezkoa direlakoak. Orokorrean, minusbaliotasun sentsorialari erreferentzia egitean, sentzumen baten bat behar den moduan funtzionatzen ez denean ematen da. Normalean ematen diren kasuak entzumenarekin eta ikusmenarekin erlazionatuta daude, dena den, badaude kasu batzuk zeinetan bete zentzumenak ere mugak izaten dituzten.
Aipatutako guztia kontuan izanda, klasifikazio honetan aurki dezakegu minusbaliotasun guztien arteko ezberdintasunak, beraz, honi esker, umeetan ematen diren kasuak aztertu ahal dira ahalik eta modu hurbilen. Beraz, garrantzitsua da zailtasun hauen arteko ezberdintasunak ezagutzea umeen artean ematen diren ahalmen bereziak hobeto ezagutzeko.

No hay comentarios:
Publicar un comentario