Blog honetan, ume bereziak behar duten arreta izango dute, beraien ahalmen bereziak aipatuz eta goraipatuz.
Anima zaitez honi buruzko informazioa jasotzera, haien eskubideak guztion artean defendatuz!

2012/12/15

Inklusioaren alde

Inklusioaren alde egiteko asmoz, hau da, ikasle guztion parte hartzea hezkuntzan defendatzeko asmoz, honako dokumentu hau uzten dut, nahi duenak gehiago sakondu ahal izateko honen inguruan. Honetan, ikasleekin hartu beharreko jarrerak kontuan hartzen dira, baita jarduera ezberdinen porposamenak aurkezten dira. 


2012/11/26

Interesen bila

JOSEPH RENZULLI

Autore honek ikasleen interesetan oinarritzen da. Bere ustez, garrantzitsua da ikasleen interesa piztea garatu nahi den ikasgaia modu egokian barneratu ahal izateko. Beraz, hori kontuan izanda, ikasle bakoitzari egokitu ahal izateko programa bat garatu izan du, non ume bakoitzaren interesetatik abiatuz, ikasgaia lantzeko abiapuntuak adierazten diren. Hurrengo bideo honetan, zeina youtube-ko orrialdetik eskuratu dudan, Fitzulli erabiltzaileari esker modu argi batean ikusten da Renzullik zabaldu nahi dituen ideiak.



Bideo honetan, argi ikusten da Renzullik aipatzen dituen umeen interesak. Marrazkien bitartez, argi adierazten da nola umeen interesak lortuz gero, ikasgaia garatzeko aukera askoz handiagoak daudela. Gainera, aipatzen denaren arabera, argi ikus daiteke nola irakasleek ere interesa horren alde egin behar dutela, klaseen dinamismoa lortzeko eta ikasleen parte hartze positiboa sentitzeko eta ikasle aktiboak izateko.

2012/11/25

Robert Stemberg

Orain dela egun batzuk Blogean aipatutako "Objetos Perdidos" konferentzian, Robert Stemberg-en hitzaldia entzuteko aukera eman zen. Horretan, modu pertsonalean ezin zen agertu bere lan eta familiaren ondorioz, hala eta guztiz ere, bideokonferentzia moduan egin ahal izan zuen bere hitzaldia. Horren ondorioz, bideoa jarri ez ahala, berak aiaptutako guztia adieraziko dizuet. Horri esker, zabaltzen zituen ideia guztiak aztertzeko eta hausnartzeko aukera emango dizkigute. 

"Quiero hablar de las habilidades y especialmente sobre el tema de cómo la sociedad quiere los talentos de sus jóvenes. 

En las escuelas y en los test, el énfasis sobre la memoria y el conocimiento que resulta de la memoria, seguramente es muy importante. No digo lo contrario, pero hay habilidades más importantes en la sociedad y mi preocupación es que nosotros no reconozcamos la importancia de estas otras habilidades, y voy a hablar hoy de ellas. 

Aldaketa curricularrak

CEFELINO ARTILES

Irakaslegoaren aurreko proposamena gaitasun altuen ikasleen aurrean.

Pertsonai honek, irakasleek ikasleen aurrean izan behar duten jarrera aurkezten du, izan ere, Canarietan garapen curricular handiagoa dago, beraz, horietan planteatzen diren aldaketak Euskal Herrira ekartzeko aproposak direla pentsatuz, hitzaldian aurkeztu zituen. Aldaketa curricular horiek gure ikasleen aurrean oso interesgarriak direlakoan nago, beraz, honako sarrera honetan, aurkeztuko dizuet aldaketa hori betetzeko jarraitu behar den eskematxoa, ahalik eta egokien burutzeko prozesua.

1.    DATU OROKORRAK

IKASLEA:


ETAPA:                                           ZIKLOA:                                                         KURTSOA:
JAIOTZE DATA:
LEKUA:
HELBIDEA:
AMAREN IZENA:
AITAREN IZENA:
KONTAKTUAN EGOTEKO TELEFONOAK
INFORME PEDAGOGIKOA EOEP:
DATA:
AKTUALIZAZIOA:
DATA:
ARLO CURRICULAR ALDATUAK:
ACEAV SORKUNTZAREN DATA:
ACEAV-AREN DURAZIOA:
ACEAV MOTA:

* ACEAV: Adaptación curricular de enriquecimiento y/o de ampliación vertical (Altas capacidades intelectuales

2.      ADAPTAZIO CURRICULARRAREN SORKUNTZAN PARTE HARTZEN DUTEN   PROFESIONALAK.

IZENA
FUNTZIOA
SINADURA

Ikaslearen tutorea


Zentroaren orientatzailea


Ikasgaiaren irakaslea …


Ikasgaiaren irakaslea …


Zuzendariaren Vº Bº

 
3.    IKASGAIEN EDOTA ARLO ADAPTATUEN PROGRAMAZIOA
IKASGAIA
Adaptazio mota












Planteatutako eskema bete eta gero, modu organizatu batean umeen hezkuntza prozesua modu egokian garatzea askoz errazagoa izango litzateke. Beraz, garrantzitsua izango litzateke modu egokian eta erantzukizunez honen alde egitea. 

2012/11/19

Antoni Castelló: ADIMENA

Psikologo hau, "Objetos Perdidos" hitzaldi horretako partaidea izan zen, bertan, adimen anitzen teoria defendatu zuen. Aurkezten dudan bideoa, zeina RTVEren eskutik lortu dudan, hitzaldiarena ez izan arren, bertan adierazi zituen ideiak behar den moduan zabaltzen dira. Beraz, gonbidatzen zaituztet ikustera, hainbat datu interesgarriak aipatzen baititu.
Adimena kalean ezagutzen dugun kontzeptua baino askoz konplexuagoa da, eta horren inguruan hausnartzea beharrezkoa da, adimenaren nondik norakoak aztertu ahal izateko eta jendeari aldez aurretiko kritikarik ez ezartzeko.

2012/11/14

Objetos perdidos


Asteburu honetan (9-10), Fundacion Nuevas Claves Educativas-en eskutik hitzaldi ezberdinak entzuteko aukera egon da Deustuko Unibertsitatean, bertan ahalmen bereziei erreferentzia egiten zuten, batez ere, gaitasun altuak eta dislexia gaiaren inguruan. Hitzaldi honetan hainbat partaideen laguntza egon da informazioa ahalik eta sakonena eta zehatzena izan dadin. 

Modu labur batean hizlari bakoitzaren espezialitatea adieraztea gustatuko litzaidake hitzaldiaren gaia zertaz izan zen hobeto ikusteko. Horretarako, bakoitzaren izena nazionalitatea eta espezialitatea aipatzea garrantzitsua izango da, bizi diren herrialdeen eta gure herriaren arteko ezberdintasunak aztertzea oso aproposa izango baita.

2012/11/05

Minusbaliotasun intelektuala/mentala


Blog de Orientacion Educativa esaten duenaren areabera,  minusbaliotasun intelektualaren kontzeptua, atzerapen intelektualaren ideiarekin bat egiten du. Gaixotasun hau, funtzio intelektualean zailtasun nabariak izatea zein abilidade sozial, kontzeptual eta praktikoan arazoak izatean datza. Normalean, minusbaliotasun hau 18 urte izan baino lehen agertzen da.

Garapen intelektuala ezaugarritzen da hurrengo dimentsioetan: 
                -     Ahalmen intelektualak
               -    Adaptazio jarrera (kontzeptuala, soziala eta praktika)
               -     Parte hartzea eta rol sozialak
                -    Osasuna
                  -    Testuingurua

2012/11/04

Minusbaliotasun psikikoa

Minusbaliotasun psikikoa gizartean edo testuinguru batean moldatzeko arazoak dituzten pertsonak hartzen ditu bere barne. Horretan hainbat kasu ezberdinak topatu ahal dira, kausaren arabera ezberdintzen direnak. 

Kasu honetan, minusbaliotasun mota honen nondik norakoak aztertu beharrean, film oso interesgarri bat aurkeztuko dut, "Una mente maravillosa" izenekoa. Honen bitartez, beste pertsonaren paperan jartzeko aukera izango duzue honen inguruko zergatiak ulertzen diren bitartean. Beraz, interesgarria izan dezan, honako film hau uzten dut zuek eskuragarri izateko. Gainera, hori egitea posiblea izaten da, youtubeko orrian peliculasmovies100 erabiltzaileak utzitako bideoari esker.

UNA MENTE MARAVILLOSA

 

2012/11/03

Minusbaliotasun sentsoriala

Minusbaliotasun sentsorialaren kontzeptua entzumen- edo ikusmen-urritasuna duten pertsonak hartzen ditu bere barne. Jakin badakigunez, bi zentzu hauek gizakiok ditugun zentzumenik garrantzitsuenak dira, haien bitartez ingurune hurbileko elementuak antzematen ditugulako. Oso gradu edo maila ezberdinak topatu ahal dira minusbaliotasun honetan, beraz, horien arteko desberdintasunak kontuan hartzea garrantzitsua izango da. Ez bakarrik hori, pertsona hauei laguntzeko eta bizitza errazago batean egoteko metodoak ezagutzea beharrezkoa da.Hori argi ikusten da, guest5e910a9ren eskutik 2009an Slideshare orrian sartu zuen honako dokumentu honetan.

 

2012/11/01

Ezintasun fisikoa


Eskema honen bitartez, argi ikus daiteke ezintasun fisikoaren mota ezberdinak, eta horiek eragiten dituzten zailtasun fisikoak. Modu argi eta sinple batean bururatu daiteke eskema hau pertsona horien sintomarik garrantzitsuenak barneratzeko.

2012/10/22

Minusbaliotasun motak


Minusbaliotasunari buruz hitz egiten dugunean, edozein pertsona dituen oinarrizko mugak dira. Horren inguruan, mota ezberdinak aurkitu ahal dira aipatutako mugen arabera; hala nola, fisikoa, psikikoa, mentala, intelektuala eta sentsoriala. Modu orokor batean aztertuz gero, garrantzitsua da ere horren inguruan dauden zehaztasunak aipatzea.

2012/10/15

Premia hezigarri bereziak

Gaur egungo gizartean zoritxarrez desberdintasunak etengabeak dira, eta horren ondorioz ematen da pertsona batzuen ezinegona eta tristura. Norbanakoak egin dezakeen minimoa eginez gero, aurrerapena eta ume hauen integrazioa izugarrizkoa izango litzateke. Honen adibide argia daukagu hurrengo filmean, non mutil baten zailtasunak nabaritzen diren eta horren alde egiten duen gizon baten laguntza nabaritzen den. Horri esker, mutilaren bizitza guztiz aldatzen da, beraz, gonbidatzen zaituztet honen inguruko sakontze egitera. Filmaren gaia ulertu ahal izateko, TrailersVOS-ek Youtubera igotako dokumentua ikustea komenigarria izango litzateke.

   
 Filmarekin erlazionatutako aurkezpen hau kontuan hartu behar izango da, zeinak minusbaliotasunaren inguruko definizio egokiak ematen dituen eta filmaren inguruan azpimarratu beharreko elementurik garrantzitsuenak aipatzen dituen. Beraz, aurkezpen honetan sartuz gero, espero dut, ezintasunari buruzko kontzeptua aldatzea eta integrazioaren alde egitea.Honako dokumentua, Slideshare orritik hartutakoa da, postitutoconser08 erabiltzailearen bitartez aurkitzeko aukera egonez.

 

2012/10/08

Hezkuntza eskolan eta familian

Hezkuntza, pertsona baten bizitza osoan zehar irauten duen prozesu irekia da. Hezkuntza, pertsona guztientzako irekita dago, pertsona hauen ahalmenak, beharrak eta zailtasunak alde batera utziz.

Ume bakoitza beste umeetatik ezberdintzen duen mundu ezberdina da, honek dituen gaitasunak zein balore pertsonalak garrantzi handikoak izanez. Hezkuntza prozesu honetan, kontuan hartu behar dira ume bakoitzak dituen eragin multzoak eta bere inguruneak osatzen dituzten egoerak ahalik eta prozesua eraginkorren izan dezan.

2012/10/01

Capacidades diferentes y pluralismo democrático

Aurkezten dudan hurrengo liburuan blog honetan zabaldu nahi diren ikuspuntuak nabarmendu egiten dira. Lehenik eta behin, giza eskubideen aurkezpena egiten du, horiek ahalik eta modu egokien betetzeko. Ildo beretik jarraituz, guztioi zuzendutako hezkuntzari buruz hitz egiten du, mespretxuaren aurka joanez. Beraz, berdintasunaren aldeko printzipioak zabaltzen ditu umeen eskubideak adieraziz.
Interesgarria izango litzateke honen inguruko printzipioak irakurtzea ume hauen eskubideak defendatzeko eta mantentzeko, gure esku baitago berdintasunaren alde joatea. Integrazioa bilatzen dugulakoan egonez, horren alde egin beharko genuen.
Aipatutako guztia, honako liburu honetan aurki dezakezue, Issuu orrialdetik eskuratua izan dena upnver erabiltzaileari esker.

2012/09/24

Maria y yo


Honako film hau aurkezten dut autismoa ahalik eta hoberen ulertzeko. Kasu honetan, Maria eta bere aitaren bidaia azaltzen da, non ahalmen berezi honen azalpen argia ematen den. Atal honetan filmaren trailerra besterik ez dut aurkezten,zeina Youtube-ko orrialdetik eskuratu dudan, Bausanfilms erabiltzaileari esker. Gustatzekotan sarean erraz aurkitzeko aukera izango duzue.

2012/09/18

Printzipioak


Atal honetan, printzipio garrantzitsuenak zabalduko dira, kontuan hartu behar da nola ume ezberdinak ahalmen bereziekin aztertuko ditugun, beraz, ideia printzipala minusbaliotasun kontzeptua alde batera uztea izango da, arima ez baitauka minusbaliotasunik. 
Gure laguntza beharrezkoa da, beraien motibazioa sustatzeko, zeren eta haiek beste pertsona guztiak bezala lortu dezakete nahi dutena, hortaz, guztion artean horren alde egin behar dugu. Ez da eskatzen eman dezakezuna baino gehiago, guztiok zerbait eginez gero asko aldatu dezakeelako haien egoera munduarekiko.