Blog honetan, ume bereziak behar duten arreta izango dute, beraien ahalmen bereziak aipatuz eta goraipatuz.
Anima zaitez honi buruzko informazioa jasotzera, haien eskubideak guztion artean defendatuz!

2012/11/26

Interesen bila

JOSEPH RENZULLI

Autore honek ikasleen interesetan oinarritzen da. Bere ustez, garrantzitsua da ikasleen interesa piztea garatu nahi den ikasgaia modu egokian barneratu ahal izateko. Beraz, hori kontuan izanda, ikasle bakoitzari egokitu ahal izateko programa bat garatu izan du, non ume bakoitzaren interesetatik abiatuz, ikasgaia lantzeko abiapuntuak adierazten diren. Hurrengo bideo honetan, zeina youtube-ko orrialdetik eskuratu dudan, Fitzulli erabiltzaileari esker modu argi batean ikusten da Renzullik zabaldu nahi dituen ideiak.



Bideo honetan, argi ikusten da Renzullik aipatzen dituen umeen interesak. Marrazkien bitartez, argi adierazten da nola umeen interesak lortuz gero, ikasgaia garatzeko aukera askoz handiagoak daudela. Gainera, aipatzen denaren arabera, argi ikus daiteke nola irakasleek ere interesa horren alde egin behar dutela, klaseen dinamismoa lortzeko eta ikasleen parte hartze positiboa sentitzeko eta ikasle aktiboak izateko.

No hay comentarios: