Asteburu honetan
(9-10), Fundacion Nuevas Claves Educativas-en eskutik hitzaldi ezberdinak
entzuteko aukera egon da Deustuko Unibertsitatean, bertan ahalmen bereziei
erreferentzia egiten zuten, batez ere, gaitasun altuak eta dislexia gaiaren
inguruan. Hitzaldi honetan hainbat partaideen laguntza egon da informazioa
ahalik eta sakonena eta zehatzena izan dadin.
Modu labur batean hizlari bakoitzaren espezialitatea adieraztea gustatuko
litzaidake hitzaldiaren gaia zertaz izan zen hobeto ikusteko. Horretarako,
bakoitzaren izena nazionalitatea eta espezialitatea aipatzea garrantzitsua izango
da, bizi diren herrialdeen eta gure herriaren arteko ezberdintasunak aztertzea
oso aproposa izango baita.
Hurrengo sarreretan, honen inguruan harituko gara gehiago, baina printzipioz, hitzaldiaren maila jakiteko eta zer nolako ezagutzak landu diren ikusteko, hemen dituzue parte hartzaileen ikasketak eta ikerketa lanak:
Hurrengo sarreretan, honen inguruan harituko gara gehiago, baina printzipioz, hitzaldiaren maila jakiteko eta zer nolako ezagutzak landu diren ikusteko, hemen dituzue parte hartzaileen ikasketak eta ikerketa lanak:
- Antoni Castello: Psikologia Doktorea eta Oinarrizko eta Eboluziozko Psikologia Departamentuaren irakasle titularra, eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomako Hezkuntzaren irakaslea. Inbestigazioak egin ditu talentu eta superdotazioaren inguruan.
- Ceferino Artiles: Psikologia doktorea. “Programa para la atención educativa al alumnado con altas capacidades intelectuales del Gobierno de Canarias”-ko koordinatzailea orokorra eta zuzendaria. Bigarren Hezkuntzako irakaslea izan da eta, gaur egun, eskola orientatzailea eta Gran Canariako Unibertsitateko irakaslea da, Hezkuntza Inspektorea den bitartean. Ikasketa prozesuan zailtasunak aztertzen duen ikerketa taldean parte hartzen du. Bozeramailea da Hezkuntza Kalitatea eta Ebaluazio Instituturen Komite Zientifikoan.
- Daniel Hernandez: Psikopedagogiako Doktorea eta superdotazioaren aditua. Murtziako Unibertsitateko Postdoktoratuaren ikertzailea. Visiting Research Scholar-Neag Center for Gifted Education And Talent Development- Conneticut-eko Unibertsitatean. European Conferecen on Educational Research Helsinkin (Finlandian) eta ‘Personality and Individual Differences’ eta ‘Psychodidactics’ aldizkarien aztertzailea.
- E.A. Draffan: Dislexiaren inguruko espezialista eta behar hezitzaile berezien aldeko eta minusbaliotasunak dituzten pertsonen inguruko teknologia laguntzailearen aditua. Southampton Unibertsitatea. E-learning inguruko ikertzailea, aldizkako formatuak eta estrategietan oinarritutako teknologiak. Hainbat aurrerapen teknologikoetan parte hartu du, hala nola; ATbar, nabigatzaileak pertsonalizatzeko erremintak eta irakurmenak handitzeko teknologiak.
- Josheph Renzulli: Conneticut-eko Hezkuntza Unibertsitatearen Psikologia Irakaslea eta Superdotatuen Ikerketa Zentro Nazionalaren zuzendaria. Hiru eraztunen modeloaren diseinua planteatu du, non superdotazioaren inguruko ikuspuntu zabalagoa ematen den. American Psychological Association-eko partaidea eta hezkuntza superdotatuaren inguruan, Etxe Zuriaren lan taldearen aholkularia.
- Rebecca Reagan: Pentsamendu, irakurmen eta idazmenaren gaitasunen espezialista eta Pentsamendurako Hezkuntzaren Zentro Nazionalaren sortzailea. Texas-en izan da irakaslea. Hezkuntza superdotatuen artean, izugarrizko garapen lana burutu du pentsamendu kritiko eta sormenaren inguruan. Berezko interesa du pentsamenduan eta idazmenean.
- Robert Stenberg: Psikologia Doktorea, Yale unibertsitateko ikerlaria eta maitasuna, adimena, gorrotoa, sormena eta inteligentziaren inguruko hainbat teoriaren sortzailea. Inteligentzia inguruko ikertzailerik ospetsu eta garrantzitsuena. Bere ekarpen garrantzitsu psikologikoen artean , batez ere azpimarratzen da, “ Teoría triárquica de la inteligencia humana”. Hamar doktoratu ditu Estatu Batuetan, bat Amerikako Hegoaldean eta zortzi Europan.
- Rosa Julia Guzman: Sabana (Colombia)ko Unibertsitateko Irakaskuntza Pedagogiaren zuzendaria. Hezkuntza Garapenean eta Novako Unibertsitatearen CINDE masterra du. Ikasle bakoitzak behar duena irakurtzeko zein idazteko ziurtatzeko hezkuntza metodoak sortu ditu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario